Itxi

Athletic Club

Gaur, 21:30ean

R. Madril-Athletic: Zuri-gorriak erasora irtengo dira

Erredakzioa

Porrotek urakanak sortzen dituzte beti Real Madrilen. Zuriek Athletic izango dute aurrez aurre. Zuri-gorriek denboraldiko unerik goxoenean bisitatuko dute Santiago Bernabeu.

  • Kopako klasikoaren ondorioak neurtuko ditu Athleticek. Artxiboko argazkia: EFE

    Kopako klasikoaren ondorioak neurtuko ditu Athleticek. Artxiboko argazkia: EFE

Ustezko hamaikakoak:

Real Madril: Casillas; Arbeloa, Sergio Ramos, Albiol, Marcelo; Lass, Xabi Alonso, Callejon edo Kaka; Ozil, Cristiano Ronaldo eta Benzema.

Athletic: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, Amorebieta, Iñigo Perez; Iturraspe; Susaeta, Herrera, De Marcos, Muniain; eta Llorente.

Epailea: Mateu Lahoz (Valentziako Batzordea).

Marcelo Bielsaren garaiko unerik goxoenean aurkeztuko da Athletic Santiago Bernabeun. Errege Kopako klasikoaren ondorioak neurtuko dituzte zuri-gorriek. Ligan baikortasuna berreskuratzeko eta Bartzelonaren aurkako porrota ahazteko Athletic mendean hartu behar dute zuriek.

Porrotek urakanak sortzen dituzte beti Real Madrilen. Errege Kopako txapelketan izatea berdin dio, izan ere, Jose Mourinhok denboraldiko helburuetako bat zela esan zuen. Bartzelonaren kontra berriro erortzeak bi pertsona seinalatu zituen batez ere: Portugaleko entrenatzailea eta Pepe.

Zuriek Athletic izango dute aurrez aurre. Zuri-gorriek denboraldiko unerik goxoenean bisitatuko dute Santiago Bernabeu. Futbol proposamen berria saltzeko tokirik onenetako bat aprobetxatu behar du Athleticek, eta bide batez Europarako txartela ematen duen sailkapena defendatu.

Athletic bosgarren dago Ligan eta Mallorca 2-0 mendean hartu eta gero Kopako finalerdiak gertuago ditu. Gainera, zuri-gorriek sei partida daramatzate golik jaso gabe. Ondorioz, bolada ezin hobea da zurien etxean kolpe bat emateko aukerak izateko.