Itxi

Athletic Club

ATHLETICEKO HAUTESKUNDEAK

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea izango da berriz

EITB MEDIA

Bere hirugarren etapa izango da Bilboko taldearekin, 2003tik 2005era eta 2013tik 2017ra ere bilbotarren entrenatzailea izan ondoren.

1:06
Ernesto Valverde

Ernesto Valverde izango da Athleticeko gizonezkoen lehen taldeko entrenatzailea, ostiral honetan, ekainak 24, San Mamesen egindako hauteskundeetan Jon Uriartek irabazi ostean.

Viandar de la Verako entrenatzaileak 2022-2023 denboraldia lehoien taldearekin egingo du. Ez da lehen aldia izango, 2003tik 2005era eta 2013tik 2017ra talde zuri-gorriaren entrenatzailea izan baitzen. Athleticen historian partida gehien jokatu dituen entrenatzailea da Valverde (307).

Extremadurako entrenatzailearen azken esperientzia Bartzelonan izan zen. Kataluniako taldearekin bi Liga, Errege Kopa bat eta Superkopa bat irabazi zituen.