Itxi

Athletic Club

Balizko fitxaketa

Bartzelonak Iñigo Martinez fitxatu dezake

I. G. | EITB MEDIA

Elkarrizketak azken asteetan gertatu dira eta badirudi jokalariaren eta Bartzelonaren arteko akordioa erabatekoa dela.

  • Iñigo Martinez Atletico Madrilen aurkako partida batean.

    Iñigo Martinez Atletico Madrilen aurkako partida batean. Irudia: EFE

EITB Mediak jakin ahal izan duenez, Iñigo Martinez Athleticeko jokalaria eta Bartzelona akordio batera iritsi dira Ondarroako jokalaria Kataluniako taldera batzeko.

Elkarrizketak azken asteetan gertatu dira eta badirudi jokalariaren eta Bartzelonaren arteko akordioa erabatekoa dela.

Bartzelonak erdiko atzelaria nahi du, baina ez dago prest bere klausularen 80 milioiak ordaintzeko. Hala ere, Kataluniako klubaren ingurukoek "garrantzitsutzat" jotzen duten kopuru bat ordainduko lukete.

Iñigo Martinezek beste urtebeterako kontratua du Athleticekin, beraz, zuzendaritza zuri-gorri berriak erabaki zaila du aurrean. Klausula negoziatzen ez badu, jokalaria libre joan daiteke datorren denboraldian, eta bestela, hitz egitea onartzen badu, Martinezek Athletic utz dezake dirua utzita.