Itxi

Athletic Club

Utzita

Peru Nolaskoainek Eibarren jokatuko du utzita

I. G. | EITB MEDIA

Nolaskoainen bigarren lagapena izango da jarraian. Aurreko denboraldian 17 partida jokatu zituen Amorebietarekin.

  • Peru Nolaskoain

    Peru Nolaskoain. Argazkia: @AthleticClub

Athleticek iragarri du akordioa lortu duela Eibarrekin Peru Nolaskoain talde armaginari ekainaren 30era arte lagatzeko.

Nolaskoainen bigarren lagapena izango da jarraian. Aurreko denboraldian 17 partida jokatu zituen Amorebietarekin denboraldiaren bigarren zatian, urte eta erdiko lesioa izan ostean.

23 urteko futbolari gipuzkoarrak, Athleticekin 2024ra arte kontratua duenak, 2018ko abuztuan egin zuen debuta lehen taldearekin, eta 13 neurketa jokatu ditu 'lehoi' gisa.