Itxi

Athletic Club

Berritzea

Garazi Muruak Athleticekin berritu du, 2024ra arte

EITB MEDIA

Atzelari bizkaitarrak (28 urte) eta Athleticek adostu dute urtebetez luzatzea bien arteko kontratua, eta kapitainak urtebete gehiago jarraitzeko aukera ere badago. "Talde oso gaztea dugu, kalitate eta proiekzio handikoa", esan du.

  • Garazi Muruak Athleticen jarraituko du. Argazkia: Athletic Club.

    Garazi Muruak Athleticen jarraituko du. Argazkia: Athletic Club.

Garazi Muruak Athleticekin berritu du, 2024ra arte, asteazkenean Bilboko klubak jakitera eman duenez. Hain zuzen ere, atzelari bizkaitarrak (28 urte) eta Athleticek adostu dute urtebetez luzatzea bien arteko kontratua, eta kapitainak urtebete gehiago jarraitzeko aukera ere badago. "Talde oso gaztea dugu, kalitate eta proiekzio handikoa", esan du.

Athleticek zehaztu duenez, Muruak 178 partida ofizial jokatu ditu orain arte elastiko zuri-gorria jantzita. 2010ean hasi zen Athleticen jokatzen, bigarren taldean, eta 2015eko martxoaren 1ean egin zuen debuta Lehen Mailan. 2015-16 denboraldian, Liga irabazi zuen. 

"Talde oso gaztea dugu, kalitate eta proiekzio handikoa. Niretzat, ohorea da eraldatze honen parte izatea, eta jokalari hauei Athleticen lehen taldean egonkortzen laguntzea. Hemen jokatzearen esanahia zein den transmititzen ere lagunduko dut", adierazi du Muruak.