Itxi

Athletic Club

Gernikako Arbola saria

Chivas - Athletic partida, zuzenean eitb.eus-en eta ETB1en, igandean

EITB MEDIA

Bilbotarrak garaile atera ziren San Mamesen jokatu zuten joaneko partidan, 2-0, Berenguer eta Sanceten golei esker.

  • Athleticeko eta Chivaseko jokalariak

    Athleticeko eta Chivaseko jokalariak. Argazkia: EFE

Guadalajarako Chivas eta Athletic Cluben arteko itzuliko partida igande honetan jokatuko da, uztailaren 16an, eta zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en, 20:00etatik aurrera.

Gernikako Arbola Saria izeneko lagunartekoa talde zuri-gorriaren 125. urteurreneko ekitaldien barruan kokatzen da, eta bilbotarrak garaile atera ziren San Mamesen jokatu zuten joaneko partidan, 2-0, Berenguer eta Sanceten golei esker.

Ondorioz, Ernesto Valverderen mutilek abantaila dute Jalisco hiriburuko Akron estadioan jokatuko den partidarako.

Unai Simon eta Alex Padilla atezainek, Hugo Rincon, Iñigo Lekue, Dani Vivian, Peru Nolaskoain, Unai Egiluz eta Alex Petxarroman atzelariek, Unai Vencedor, Mikel Vesga, Beñat Prados, Junior Bita, Unai Gomez, Ander Herrera eta Iñigo Ruiz de Galarreta erdilariek eta Raul Garcia, Iker Muniain, Berenguer, Guruzeta, Adu Ares, Nico Serrano, Javier Marton, Nico Williams eta Jon Morcillo aurrelariek osatuko dute taldea.