Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Athleticek hurrengo kanporaketara sailkatzea du helburu

Erredakzioa

Zuri-gorriek 3-1 irabazi zioten Slaveni joaneko partidan, eta abantailarekin ekingo diote kanporaketari. eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dute norgehiagoka 18:45ean.

00:59
Athletic Slavenen aurkako norgehiagoka prestatzen

Athleticek Europa Ligako hirugarren sailkatze faseko itzulerako partida jokatuko du Slavenen aurka Kroazian. Zuri-gorriek 3-1 irabazi zioten Slaveni San Mamesen jokatu zuten joaneko partidan.

Marcelo Bielsak joaneko partidako hamaikakoa errepikatuko du aldaketa bakarra eginda. Ekiza jarriko du hasierako hamaikakoan Jonas Ramalhoren ordez. Raul, Ramalho, San Jose, Ruiz de Galarreta, Muniain, Castillo eta Fernando Llorente egongo dira aulkian.

Kanporaketa hau gainditu beharra dauka Athleticek play-off kanporaketara sailkatzeko. Azken kanporaketa horretan erabakiko da zein talde sailkatuko diren Europa Ligako multzoen fasera.

ETB-1ek eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko dute partida 18:45ean.

Ustezko hamaikakoak:

NK Slaven: Rodic; Kokalovic, Grgic, Bubnjic; Puric, Canadija, Batarelo, Maras; Rak; Bucic eta Delic.

Athletic Club:
Iraizoz; Iraola, Ekiza, Gurpegui, Iñigo Perez; Iturraspe; Ibai Gomez, Toquero, De Marcos, Isma Lopez; eta Susaeta.

Epailea: Danny Makkelie.
Zelaia: Gradski Koprivnica (Kroazia).
Ordua: 18.45ean.