Itxi

Primera RFEF

Grupo II

Bigarren B Maila: Eibar, Alaves eta Real Union play-off postuetan

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Abenduaren 23an Reala B-Peña Sport, Real union-Oviedo eta C. Leonesa-Lemoa partidak jokatuko dira. Osasuna B-Bilbao Athletic hilaren 31n jokatuko da. Gainontzeko partidak urtarrilaren 2an izango dira.

Iragan asteburuan Bigarren B Mailako 18. jardunaldia jokatu zen II. multzoan eta hiru euskal talde daude play-off postuetan.

Eibar da liderra 37 punturekin Barakaldori 2-1 irabazita. Bizkaitarrak azken aurreko postuan daude 16 punturekin eta salbazioa bi puntura dute. Alaves da bigarren 35 punturekin. Alvarez Tomeren taldeak 0-0 berdindu zuen Cultural Leonesaren aurka. Laugarren postua Real Unionentzat da Sporting Bri 0-2 irabazita. Hiru euskal talde hauen artean Mirandes dago hirugarren postuan. Bosgarren postuan dago Osasuna B 31 punturekin eta Peña Sporti 0-1 irabazi ondoren. Tafallakoek 14 puntu dituzte eta azken aurrekoak dira sailkapenean.

Lemoak aukera polita galdu zuen play-off postuetan murgilduta jarraitzeko. Larrazabalen mutilak 2-0 hasi ziren irabazten, baina Guijuelok 2-2 berdindu zuen. Lemoa seigarren postuan da 31 punturekin.

Realaren eta Athleticen harrobiko taldeek berdinketa bana lortu zuten. Txuri-urdinek 0-0 berdindu zuten Oviedoren aurka Carlos Tartieren. Reala B sailkapenaren erdialdean dago 28 punturekin. Bilbao Athleticek 1-1 berdindu zuen Caudalen aurka Lezaman eta 11. postuan da 25 punturekin.

Hemeretzigarren jardunaldia egun ezberdinetan banaturik egongo da. Abenduaren 23an Reala B-Peña Sport, Real union-Oviedo eta C. Leonesa-Lemoa partidak jokatuko dira. Osasuna B-Bilbao Athletic hilaren 31n jokatuko da. Gainontzeko partidak urtarrilaren 2an izango dira.

18. jardunaldiko emaitzak II. multzoan:

SD Eibar 2 - 1 Barakaldo CF
CD La Muela 2 - 0 Zamora CF
SD Lemona 2 - 2 CD Guijuelo
CF Palencia 1 - 1 RS Gimnástica
Peña Sport FC 0 - 1 CA Osasuna -B-
Deportivo Alavés 0 - 0 CD Leonesa
Real Sporting -B- 0 - 2 Real Unión Club
Athletic Club -B- 1 - 1 Caudal Deportivo
CD Mirandés 0 - 2 UD Logroñés
Real Oviedo 0 - 0 Real Sociedad -B-