Itxi

Primera RFEF

II. multzoa

Bigarren B Maila: Mirandesen eta Eibarren berdinketak

A.B.

Erredakzioa

Burgoseko taldeak jarraitzen du lidergoan eta armaginek bigarren postuan segitzen dute liderrarengandik hiru puntura. Peña Sportek Caudali irabazi eta hiru puntura du promozio postua.

Denboraldia bukaerara iristen ari da Bigarren B Mailako II. multzoan eta gauza asko daude erabakitzeke. 36. jardunaldia jokatu ostean bi partida bakarrik bukatu ziren golik gabe. Konkretuki lehen bi sailkatuen partidak bukatu ziren golik gabe. Erabakita dagoen gauza bakarra Barakaldo mailaz jaitsita dagoela da.

Mirandesek 0-0 berdindu zuen laugarren sailkatua den Real Unionen aurka. Burgoseko taldeak lidergoan jarraitzen du 70 punturekin. Bigarren postuan jarraitzen du Eibarrek 67 punturekin Lemoaren aurka 0-0 berdindu ostean. Lemoa sailkapenaren erdialdean dago. Alavesek 2-0 irabazi zion Guijuelori eta 64 punturekin hirugarren postuan daude arabarrak. Laugarren postua Real Unionena da. Irundarrek 62 puntu dituzte eta gogor borrakatu beharko dute postu horri eusteko. Palenciak Logroñesi irabazi zion eta palemtziarrek 60 puntu dituzte bosgarren postuan daudelarik. Errioxarrak seigarren postuan daude 59 punturekin eta oraindik play-offean sartzeko aukerak dituzte.

Harrobiko euksla taldeentzat ez zen jardunaldi ona izan. Osasuna Bk eta Reala Bk galdu egin zuten. Gorritxoek Oviedoren aurka 1-0 galdu zuten eta play-off postuetan sartzeko zuten aukera txikia galdu zuten. Osasuna B zazpigarren sailkatua da 55 punturekin. Reala Bk jaitsiera postuetan dagoen Sporting Bren aurka galdu zuen 0-1. Txuri-urdinak hamargarren postuan daude 50 punturekin. Bilbao Athleticek 2-2 berdindu zuen Zamoraren aurka. Zuri-gorriak hamabigarren daude sailkapenean 46 punturekin. Zamora, bestalde, salbazioa lortzetik oso gertu dago.

Jada jaitsita dagoen Barakaldok 2-2 berdindu zuen Gimnastica Torrelavegaren aurka. Albiste ona Peña Sporten eskutik iritsi zitzaigun. Nafarrek garaipena lortu zuten Caudal Deportivo maila mantentzeko aurkari zuzenaren aurka. Peña Sportek 32 puntu ditu eta hiru puntura du jaitsierako promozio postua. Caudal Deportivok betetzen du postu hori 35 punturekin. Salbazioa Guijuelok markatzen du 36 punturekin. Hau da, salbazioa lau puntura dute nafarrek eta sei puntu daude jokoan.

36. jardunaldiko emaitzak II. multzoan:

SD Lemona 0 - 0 SD Eibar
Peña Sport FC 2 - 1 Caudal Deportivo
Athletic Club -B- 2 - 2 Zamora CF
Real Sporting -B- 1 - 0 Real Sociedad -B-
CD La Muela 0 - 1 CD Leonesa
Barakaldo CF 2 - 2 RS Gimnástica
CF Palencia 1 - 0 UD Logroñés
CD Mirandés 0 - 0 Real Unión Club
Real Oviedo 1 - 0 CA Osasuna -B-
Deportivo Alavés 2 - 0 CD Guijuelo