Eibar
Hypermotion Liga
Eibar galtzaile atera da Gaizka Garitanoren Cadizen aurkako neurketatik (1-0)
Agentziak | EITB
Susok 61. minutuan egindako golak hiru puntuak eman dizkio Andaluziako taldeari. Armaginek berdinketa lortzeko aukera oso argia izan dute azken minutuetan.
-
Armaginek bigarren partida galdu dute etxetik kanpo. Argazkia: @SDEibar.
Eibarrek galdu egin du Hypermotion Liga txapelketako 5. jardunaldian Cadizen aurka jokatutako partida (1-0). Victor Aznar Andaluziako taldeko atezaina erabakigarria izan da bere geldiketa bikainekin, batez ere Jon Bautistak azken txanpan egindako jaurtiketari emandako erantzunarekin. Gaizka Garitanok entrenatzen duen taldeko atezainak gola ekidin du. Armaginak saririk gabe geratu dira, eta Cadizek hiru puntuak eskuratu ditu Jesus Fernandez 'Suso' jokalariak egindako golari esker.
Lehen zatia aukera argirik gabe igaro da, eta joko gorabeheratsua izan du, ate aurrean arriskurik sortu ez duen jokoarekin. Ondorioz, markagailuan ez da aldaketarik izan.
Neurketako gol bakarra, ikusgarria, atsedenaldiaren ostean iritsi da. Susok egin du, 61. minutuan.
Hortik aurrera, Cadizek kontrolpean izan du partida, nahiz eta azken minutuetan Eibarrek asko estutu berdinketa lortzeko. Azken minutuetan, Jon Bautistak aukera oso argia izan du markagailua parekatzeko, baina Victor Aznar atezainak erantzun bikaina eman dio eta gola ekidin du.

