Itxi

Eibar

Larunbatean, 20:30ean

Eibarrek lehen mailan jarraitzea ziurtatu nahi du derbia irabaziz

Agentziak | Erredakzioa

Armaginek zortzi jardunaldi daramatzate garaipenik lortu gabe. Donostiarrak, berriz, Sevilla eta Bartzelona gainditu berri dituzte.

  • Reala 2 eta 1 gailendu zen Anoetan jokatutako derbian. Argazkia: Efe.

    Reala 2 eta 1 gailendu zen Anoetan jokatutako derbian. Argazkia: Efe.

Eibarrek datorren denboraldian lehen mailan jarraitzea ziurtatu nahi du Realaren aurkako derbian. Donostiarrak faborito dira, sailkapenari begira ezertxo ere jokoan ez duten arren.

Realak bigarrenez jokatuko du Ipuruan Lehen Mailan. Iaz jokatutako partidan 1 eta 0 gailendu ziren txuri-urdinak.

Armaginek zortzi jardunaldi daramatzate partidarik irabazi gabe.

Realari dagokionez, Eusebioren taldeak ziurtatuta dauka lehen mailan jarraitzea eta presiorik gabe jokatuko du derbia. Elkarren aurka jokatu duten bederatzi norgehiagoketatik bakarra galdu dute donostiarrek.

Txuri-urdinek Jose Luis Mendilibar izango dute aurrez aurre, bizkaitarra maisu da Realari oztopo egiteko orduan. Realaren aurka Athleticen, Osasunaren eta Eibarren entrenatzaile modura aritu da, eta neurketa bakarra galdu du.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Riesgo; Capa, Ramis edo Ansotegi, Pantic, Antonio Luna edo David Juncà; Escalante, Dani García, Keko Gontán, Adrián edo Sergi Enrich, Jota Peleteioro edo Inui; Borja Bastón.

Reala: Rulli; Elustondo, Iñigo Martínez, Diego Reyes, De la Bella; Illarramendi, Granero, Zurutuza; Xabi Prieto, Vela, Oyarzabal.

Epailea: Mario Melero López (andaluziarra).

Estadioa: Ipurua

Ordutegia: 20.30

20.30

20.30