Itxi

Eibar

Ostiralean, 20:30ean

Estu eta larri dagoen Sportingen etxean jokatuko du Eibarrek

Agentziak | Erredakzioa

Lehen mailan jarraitzea bermatuta dute armaginek. Helburua, orain, 45 puntuetara iristea da.

  • Borja Baston, Ipuruan Sportingen aurka jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

    Borja Baston, Ipuruan Sportingen aurka jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

Eibarrek El Molinen jokatuko su ostiral honetan 36. jardunaldiko partida. Bertan mailari eusteko estu eta larri dabilen Sportingen izango du aurkari.

Armaginak sailkapeneko 11. postuan dira, 42 punturekin, eta ziurtatuta dute datorren denboraldian Lehen Mailan jokatzea Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan.

Lehen Mailan jarraitzeko helburua gauzatuta, eibartarren hurrengo erronka 45 puntuetara iristea da, Liga lehen 10 sailkatuen artean amaitzeko. Horretarako nahikoa zaie, geratzen diren hiru partidetatik bat irabaztea. Sportingen aurka jokatu ostean, Betis hartuko dute Ipuruan eta Liga Bartzelonan amaituko dute, Espaynolen zelaian.

Jose Luis Mendilibarrek atsedena eman dio David Juncári, eta Keko eta Jaime Jimenez atezaina kenduta, beste jokalari guztiak jokatzeko moduan dauzka.

Ustezko hamaikakoa:

Sporting: Cuéllar, Lora, Luis Hernández, Jorge Meré, Isma López, Sergio Álvarez, Nacho Cases, Carmona, Halilovic, Jony eta Sanabria.

Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Ramis, Antonio Luna; Escalante, Dani García edo Radosevic; Hajrovic, Adrián edo Sergi Enrich, Jota Peleteiro; eta Borja Bastón.

Epailea: Alejandro José Hernández Hernández (kanariarra).

Zelaia: El Molinón

Ordua: 20.30ean.

: 20.30ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar albisteak