Itxi

Eibar

Auure-denboraldia

Pere Millaren golak eman dio garaipena Eibarri Irunen

Agentziak | Erredakzioa

Real Unionek eta Eibarrek adiskidantzako partida jokatu zuten Stadium Gal futbol-zelaian.

0:59

Eibarrek aurre-denboraldiko bere aurreneko partida jokatu zuen bart Real Unionen aurka Stadium Gal futbol-zelaian. Armaginek garaipena eskuratu zuten neurketaren 18. minutuan Pere Millak egindako golari esker.

Partidan beroa izan zen protagonista, tenperatura altuegiak futbolean aritzeko.

Jose Luis Mendilibarren aginduetara fitxatutako zazpi jokalarietatik seik jokatu zuten, hala nola, Yoel Rodriguez, Jordi Calavera, Florian Lejeune, Christian Rivera, Pedro Leon eta Tiago Manuel Dias Correia 'Bebe'.
Fitxa teknikoa

0 - Real Union: Tena, Urkizu, Escoruela, Rodellar, Azkoiti, Aimar, Capelete, Ozcoidi, Mujika, Juan Domínguez eta Tenreiro. Bigarren zatian: Otaño, Gorosabel, Josu Hernaez, Arriaga, Galán, Mikel Alonso, Nicolay eta Arzamendi.

1 - SD Eibar: Yoel; Capa, Cristian Moreno, Iván Ramis, Julen Lopez; Pere Milla, Christian Rivera, Adrián, Bebé; Sergi Enrich era Iker Amorrortu. EBigarren zatian joktu zuten Markel Areitio, Jordi Calavera, Unai Elgezabal, Lejeune, Antonio Luna; Pedro León, Dani García, Asier Etxaburu, Inui; Kike García eta Thaylor Lubanzadio jokalariek.

Gola: 0-1. 18'. Pere Milla.

8'. Pere Milla.

8'. Pere Milla.