Itxi

Eibar

Ipurua

Eibarrek berdinketa lortu du Sevillaren aurka bederatzi jokalarirekin

Agentziak | Erredakzioa

Viettok Sevillarena egin du armaginen momenturik onenean. Atezainaren txartel gorriaren ostean, Pedro Leonek berdinketa egin du, eta Eibar ondo aritu da emaitza mantendu arte, bederatzi jokalarirekin.

Eibarrek puntu bat eskuratu du zaildu zaion partida batetik, Sevillaren aurka Ipuruan (1-1). Yoel atezainak txartel gorria ikusi du 45. minutuan, Asier Riesgorekin azken jardunaldian gertatu zen bezala. 86.ean, gainera, Dani Garcia ere kanporatuta izan da. Mendilibarrek ere harmailetan bukatu du partida.

Eibarrek asko barkatu du lehenengo zatian. 26. minutuan, Sevilla aurreratu da. Viettok Kiyotakeren pasea aprobetxatu du Yoeli gola sartzeko.

Geroago, atezaina kanporatuta izan da, Correa botatzeagatik areatik kanpo. Markel Areitiok, bigarren taldekoa, debuta egin du atepean lehen taldearekin.

Bigarren zatian, Eibarren berdinketa bilatu du bat gutxiagorekin, eta lortu egin du 63.ean. Antonio Lunaren pase on bat Pedro Leoni heldu zaio, eta kontrol on baten ostean, sareetara bidali du baloia.

Sevilla esnatu da ondoren, baina Eibarrek ondo eutsi dio, baita Dani Garciaren txartel gorriaren ostean ere.

FITXA TEKNIKOA

Eibar: Yoel; Capa, Galvez, Lejeune, Antonio Luna; Pedro Leon (Escalante,  89. min), Fran Rico, Dani Garcia, Bebe (Markel Areitio, 45. min); Sergi Enrich eta Kike Garcia (Ruben Peña, 61. min).

Sevilla: Sirigu; Mercado, Rami (Escudero, 13. min), Carriço (Iborra, 48. min), Kolodziejczak; Kranevitter; Ben Yedder (Vitolo, 46. min), Ganso, Kiyotake, Correa; eta Vietto.

Golak: 0-1. 26. min Vietto; 1-1. 63. min. Pedro Leon.

in. Pedro Leon.