Itxi

Eibar

Berdinketa Butarquen

Puntu bakarra Eibarrentzat, jokalari bat gehiagorekin jokatu arren

Agentziak | Erredakzioa

Armaginak motel aritu dira Leganesen eta banakoarekin konformatu behar izan dute. Epaileak Herrerin kaleratu du 26. minutuan. Guerrero eta Bebe izan dira partiduko bi golen egileak.

  • Herrerini txartel gorria atera dio epaileak jokaldi honetan. Argazkia: Efe.

    Herrerini txartel gorria atera dio epaileak jokaldi honetan. Argazkia: Efe.

Eibarrek berdinketa batekin esan dio agur urteari Ligan, Leganesekin Butaqruen bana eginda. Hiru puntuak irabazteko aukera ona izan dute gipuzkoarrek, ordubete luze jokalari bat gehiagorekin jokatu baitute epaileak Herrerin kaleratu ondoren.

Lehen gola 23. minutuan iritsi da, Antonio Lunak atzean egindako huts galantaren ondorioz. Hegalekoak baloia Yoel atezainari utzi nahi izan dio baina distantzia ez du ondo kalkulatu eta Guerrero zuhur aritu da baloia lapurtu eta ate barruan sartzeko.

Hala ere, pozak ez die asko iraun madrildarrei. 26. minutuan epaileak Herrerin atezaina kalera bota du txartel gorria aterata, atezainak areaz kanpo Inui aurretik eraman duelako.

Egoera ikusita, atsedenaldian Mendilibarrek partidaren bila ateratzea erabaki du. Hori dela eta, Dani Garcia kendu eta haren ordez Adrian zelairatu du. Eibarrek posizioak aurreratu eta Escalantek bi aukera argi izan ditu.

Leganesi beldurra sortu zaio eta iragarpen txarrenak bete egin dira. Bebek arrisku gabeko jaurtiketa bat egin du, baloiak aurkari batean jo eta madrildarren atean sartu da.

Azkenean, banakoa markagailuan, eta puntu bana Leganes eta Eibarrentzat.

Fitxa teknikoa

1 - Leganes: Herrerín; Bustinza, Insua, Timor, Adrián Marín; Alberto Martín, Rubén Pérez (Diego Barrios,28. min), Gabriel; Omar Ramos (Unai López, 67. min), Machís eta Guerrero (Luciano, 84. min).

1 - Eibar: Yoel; Arbilla, Gávez, Lejeune, Luna; Escalante, Dani García (Adrián, 46. min), Rubén Peña (Kike García, 56. min), Inui (Bebe, 70. min); Pedro León eta Enrich.

Golak: 1-0, 23. min: Guerrero. 1-1, 75. min: Bebe.

75. min: Bebe.