Eibar
Gaur, 22:00etan
Eibarrek bajaz beteta egingo dio bisita Malagari
Erredakzioa
Junca, Arbilla, Pedro Leon eta Fran Rico min hartuta daude; Escalante, aldiz, zigortuta. Norgehiagoka gaur jokatuko da Rosaledan, 22:00etan.
-
Eibarreko jokalarak, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Eibarrek Malagaren aurka jokatuko du gaur, 22:00etan, Rosaledan. 2017-2018. denboraldiko lehen partida izango dute bi taldeek Ligan eta biak bajaz beteta iritsiko dira.
Talde armaginean min hartuta daude Yoel, Junca, Arbilla, Pedro Leon eta Fran Rico. Gonzalo Escalante, aldiz, zigortuta dago. Ondorioz, zaila da Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak aterako duen hamaikakoa asmatzea. Dimitrovic izan daiteke atezain titularra; Capa, Ramis, Oliveira eta Jose Angel jokalariek osatuko dute defentsako lerroa; Dani Garcia, Jordan, Alejo eta Inui egogo dira zelai erdian; aurrealdea Kike Garciak eta Sergi Enrichek osatuko dute.
Malagaren aurka Rosaledan jokatutako lau partidetatik Malagak hiru neurketa irabazi ditu. Eibarrek atera duen emaitza onena 2015ean lortu zuen, golik gabe (0-0) berdinduta. Rosaledakoa partida berezia izango da Adrian Gonzalez, Keko eta Borja Baston jokalarientzat Eibarren jokatutakoak baitira. Charles Diasentzat ere lehia berezia izango da astelehenekoa Malagan jokatu baitzuen iragan denboraldian.
Ustezko hamaikakoak:
Malaga: Roberto; Rosales, Luis Hernandez, Baysse, Juan Carlos; Juanpi, Kuzmanovic, Recio, Jony; Adrian eta Borja Baston.
Eibar: Dmitrovic; Capa, Ramis, Oliveira, Jose Angel; Dani Garcia, Jordan; Alejo, Enrich, Inui; Kike Garcia.
Epailea: Medie Jimenez.
Zelaia: Rosaleda.
Ordua: 22:00etan.