Itxi

Eibar

LEsioa

Fran Rico sei hilabete egongo da gutxienez zelaietatik kanpo

eitb.eus

Halaber, Eibarrek iragarri du Alejandro Galvez atzelaria hamar egunez baja izango dela.

  • Fran Rico bere aurkezpenaren egunean. EITB

    Fran Rico bere aurkezpenaren egunean. EITB

Fran Rico Eibarreko jokalariari ebakuntza egin diote ostiral honetan eskuineko belaunean duen kondropatia sendatzeko asmo. Aurretik ere, ekainean, operazio-gelatik pasa behar izan zuen arrazoi beragatik.

Armaginek jakitera eman duten osasun-txostenaren arabera, jokalari galiziarrari "aurreko ebakuntzetako atxikidurak askatu dizkiote eta dituen lesioak osatzeko prozesua egin".

Behin ebakuntza eginda, erdilariak "hamar aste inguru emango ditu makuluak erabiltzen, eta ez da gomendagarria kirolik egiterik gutxienez sei hiletan".

Halaber, Alejandro Galvez atzelaria ere hamar egunez baja izango dela iragarri du Eibarrek aipatu osasun-txostenean.

sun-txostenean.