Itxi

Eibar

Ofiziala

Pablo Herviasek utzita jokatuko du Valladoliden denboraldia bukatu arte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Behin bi taldeen eta jokalariaren arteko akordioa gauzatuta, erosteko aukera izango du Valladolidek. Errioxarrak Ligako hiru partida eta Kopako bi jokatu ditu Mendilibarren aginduetara.

  • Pablo Hervias. Argazkia: @SDEibar

    Pablo Hervias. Argazkia: @SDEibar

Pablo Hervias ¿Eibar taldeko erdilariak Valladoliden jokatuko du denboraldia bukatu arte, utzita, eta bi taldeen eta jokalariaren arteko akordioa izanez gero, erosteko aukera izango du Valladolidek.

Errioxarrak (Logroño, 1992) Ligako hiru partida eta Kopako bi jokatu ditu Mendilibarren aginduetara.

Realetik iritsi zen Hervias, 2017an, eta Valladoliden jokatu zuen aurreko denboraldian, utzita. Bertan, 42 norgehiagoka jokatu eta 6 gol egin zituen, Lehen Mailara igotzeko bidean lan eskerga eginez.