Itxi

Eibar

Fitxaketak

Joan Jordanek Eibar utzi du eta Sevillan arituko da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Erdilari katalanak 2023ko ekainera arte jokatuko du talde andaluziarrean.

  • Joan Jordan

    Joan Jordanek Sevillan jokatuko du. Argazkia: @SDEibar

Eibarrek eta Sevillak akordioa itxi dute Joan Jordan erdilariak talde andaluziarrean joka dezan datozen lau denboraldietan. Horrenbestez, 24 urteko erdilariak 2023ko ekainera arte jantziko du sevillarren elastikoa.

Jordan duela bi denboraldi heldu zen talde gipuzkoarrera Espanyoletik. Orduz geroztik, 75 aldiz aritu da armagin gisa zelai gainean, eta tarte horretan 10 gol erdietsi, 8 goleko pase eman eta 5.576 minutu jokatu ditu guztira.