Itxi

Eibar

2021era arte

Pape Diopek kontratua berritu du

eitb.eus

Senegaleko jokalariak eta klubak akordiora heldu dira erdilaria beste urte betez armaginekin jarraitzeko.

  • Pape Diop

    Pape Diop

SD Eibarrek eta Pape Diopek jokalari senegaldarraren kontratua beste denboraldi batez luzatzeko akordioa itxi dute, 2021ko ekainaren 30era arte, beste bigarren denboraldi batez luzatzeko aukerarekin.

Diop 17/18 denboraldiko neguko merkatuan iritsi zen Eibarrera RCD Espanyol taldetik, eta armagin bezala 50 neurketa jokatu ditu, zelaian aritu den 3.884 minututan gol bat sartuz.