Eibar
Gaur, 21:00etan
Eibarrek Granadari irabaziz agurtu nahi du urtea
Agentziak | Erredakzioa
Mendilibarren taldeak baja garrantzitsuak izaten jarraitzen du; Granada, berriz, bolada txarrean da eta etxetik kanpo jokatutako azken lau partidak galdu ditu.
-
Eibar taldeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.
Eibarrek San Mamesen erakutsitako hobekuntza berretsi nahi du Granadari gaur, 21:00etan, irabazita, Gabonetako oporren aurreko azken partidan. Garaipena lortuz gero, armaginak jaitsiera postuetatik aldenduko lirateke, eta psikologikoki ere bultzada ederra lortuko lukete.
Mendilibarrek baja ugari eta garrantzitsuak izaten jarraitzen du. Ramos, Arbilla, Burgos, Sergio Alvarez eta Orellana ezin ditu erabili, eta Oliveiraren egoera zalantzazkoa da.
Ondorioz, entrenatzaile bizkaitarrak bigarren taldeko Atienza eta Cubero deitu behar izan ditu, partidarako zerrenda osatzeko.
Ipurua leporaino betetzea espero da, taldeari momentu txar batean babesa emateko, izan ere, ondo baino hobeto dakite zaleek jokoan dauden hiru puntuak zein garrantzitsuak diren.
Granadari dagokionez, andaluziarrak ez daude momenturik onenean, jokatutako azken zazpi partidetatik bost galdu baitituzte. Halaber, etxetik kanpo jokatutako azken lau partidetan ere porrot egin dute, eta bolada horri amaiera jarri nahi diote Ipuruan emaitza ona lortuta.
Ustezko hamaikakoak:
Eibar: Dmitrovic; Tejero, Bigas, Oliveira, Correa; De Blasis, Expósito, Escalante; Inui; Kike García, Charles.
Granada: Rui Silva; Víctor Díaz, Domingos Duarte, Martínez, Carlos Neva; Gonalons, Azeez, Vadillo, Antonio Puertas; Carlos Fernández, Soldado.
Epailea: González Fuertes (Asturiaseko batzordekoa).
Estadioa: Ipurua.
Ordutegia: 21.00etan