Itxi

Eibar

Santander Liga

Eibarrek jipoia hartu du Camp Nou zelaian (5-0)

Agentziak | Erredakzioa

Lionel Messi izan da partidako protagonista, lau gol eginda, horietariko hiru lehen zatian. Bosgarrena Arthur Melok egin du, azlen minutuetan.

  • Lionel Messik lau gol egin ditu gaurko partidan

    Lionel Messik lau gol egin ditu gaurko partidan. Argazkia: Efe.

Bartzelonak bost gol egin dizkio Eibarri Camo Nou zelaian jokatutako 25. jardunalidko neurketan.

Lehen minutuetan, epaileak baliorik gabe utzi du Sergi Enrichek egindako gola, jokalaria jokoz kanpo geratu delako. Horren ostean, Leo Messik baloia hartu du eta, bere kalitatea erakutsiz, Arbilla eta Diop atzean utzi ditu eta bakar-bakarrik geratu da Dmitrovicen aurrean, Bartzelonaren lehen gola egiteko.  

Griezmann eta Arturo Vidal ere saiatu dira, baina bigarren gola ere Messik egin du, lehen golaren jokaldi oso antzeko batean. Asistentzia Vidalek eman dio.

Handik hiru minutura, berriro ere Messi Dmitrovicen aurrean bakarrik geratu da, baina jaurtiketa egin beharrean baloia Griezmanni eman dio. Frantziarrak ez du jaurtiketan asmatu, baina aldaratzea Messiri iritsi zaio eta argentinarrak ez du barkatu. 3 eta 0 Bartzelonaren alde, 40. minutuan.

Bigarren zatian, Jose Luis Mendilibarren taldeak aukerak izan ditu gola egiteko, baina baloia ez da Ter Stegenen atean sartu.

Martin Braithwaite fitxaketa berriak debuta egin du. Danimarkarrak, gainera, pasea eman dio Messiri honek laugarren gola egiteko 87. minutuan. Handik bi minutura, Arthur Melok bosgarren eta azken gola egin du.

Fitxa teknikoa

5. Bartzelona: Ter Stegen; Semedo, Piqué (Piqué, 68. min), Lenglet, Junior; Busquets (De Jong, 59. min), Rakitic, Arthur, Vidal; Griezmann (Martin Braithwaite, 72. min) eta Messi.

0. Eibar: Dmitrovic; Tejero, Burgos, Arbilla, Cote; Diop, Expósito (Cristóforo, 83. min), Escalante; Inui (De Blasis, 65. min), Orellana eta Enrich (Quique González, 65. min).

Golak: 1-0, 14. min: Messi. 2-0, 37. min: Messi. 3-0, 40. min: Messi. 4-0, 87. min: Messi. 5-0, 89. min: Arthur.