Itxi

Eibar

32 gol egin ditu

Charlesek ez du Eibarren jarraituko hurrengo denboraldian

eitb.eus

Aurrelari armaginak 100 neurketa jokatu ditu hiru denboralditan.

  • Charles

    Charles

Charles Diasek ez du hurrengo denboraldian Eibarren jarraituko. Belemen jaiotako aurrelaria 2017ko udan iritsi zen Eibarrera Malagatik, eta hiru denboraldi egin ditu armagin bezala, 100 neurketa jokatuz eta 32 gol eginez.

Charlesek 17/18, 18/19 eta 19/20 denboraldietan jantzi du Eibarko elastikoa, Ligako 94 norgehiagoka jokatuz (4.606 minutu) eta 28 gol lortuz. Kopan 6 aldiz jokatu du, lau gol sartuz.

SD Eibarrek hiru denboraldi horietan Charlesek erakutsitako profesionaltasuna eta konpromisoa eskertu nahi du, eta zorterik onena opa dio etorkizunean.