Itxi

Eibar

Urtraiilean iritsi zen, utzita

Aleix Garciak ez du Eibarren jarraituko eta Javi Muñoz jokalari armagina da jada

L. E. A. | EITB MEDIA

Erdilari kataluniarrak 11 partida jokatu ditu gipuzkoarrekin, horietariko bost hasieratik. Bestalde, Eibarrek Javi Muñozen fitxaketa iragarri du.

  • Aleix Garcia

    Aleix Garcia. Argazkia: @SDEibar.

Aleix Garcia jokalariak ez du Eibarren jokatzen jarraituko. Garcia 2021eko urtarrilean iritsi zen talde armaginera Dinamo Bucarest taldeak utzita denboraldia amaitu arte. Beste urtebetez jarraitzeko aukera zuen baina, azkenean, klubak ez du horrelakorik erabaki. Bestalde, Eibarrek Javi Muñozen fitxaketa iragarri du ostegun honetan.

Eibarren egon den denboran, Aleix Garciak hamaika partida jokatu ditu Ligan, horitariko bost hasieratik. Jose Luis Mendilibar orduko entrenatzaileak jokalaria erabili zuen, batez ere ligaren amaieran, eta Garciak maila ona erakutsi zuen. Klubak bere "jarrera" eta "profesionaltasuna" eskertu dizkio jokalariari, eta etorkizunean "zorterik onena" opa dio.

Tade armaginean mugimendu asko izaten ari dira azken egunetan, eta Aleix Garciaren agurraren ostean, Javi Muñoz fitxatu du, 2023ko ekainarenaren 30era arte. Muñozek 26 urte ditu, eta Alavesekin kontratua eten ondoren iritsi da Eibarrera. 2020-2021 denboraldian SmartBank Ligako Mirandes taldean jokatu zuen Arabako taldeak utzita.