Itxi

Eibar

FITXAKETA

Imanol Garcia de Albeniz, Eibarren laugarren fitxaketa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ezker hegaleko jokalari gaztea Athleticek utzita iritsiko da Ipuruara, aurreko denboraldian Mirandesen aritu ostean, talde zuri-gorriak utzita ere.

  • Imanol García de Albéniz

    Imanol García de Albéniz. Foto: Eibar

Eibarrek eta Athleticek ostegun honetan jakinarazi dute Imanol Garcia de Albenizek utzita jokatuko duela talde armaginean 2022-23 denboraldian.

Lezamako harrobian hezia, Garcia de Albeniz (Gallarta, Bizkaia), 22 urteko ezker hegaleko atzelaria da, joan den denboraldian Mirandesen aritu zena Athleticek utzita baita ere.

Atzelari bizkaitarrak 34 partida jokatu zituen Miranda de Ebroko taldearekin, 3.009 minutu guztira, eta bi gol sartu eta goleko bost pase eman zituen.

2020/21 denboraldian 26 partida jokatu zituen Bilbao Athleticekin Bigarren B Mailan.