Itxi

Eibar

Fitxaketa

Eibarrek Annelie Leitner eskuin alboko defentsa fitxatu du, 2025era arte

EITB MEDIA

Federazioaren Lehen Mailako DUX Logroño taldetik iritsi da Eibarrera. Klub armaginak nabarmendu duenez, atzelariak gaitasun handia du erasora jotzeko, eta oso indartsua da; gainera, ezker hegalean ere zelairatzeko modukoa da.

  • Annelie Leitnerrek 2025era arte jokatuko Eibarren. Argazkia: SD Eibar.

    Annelie Leitnerrek 2025era arte jokatuko Eibarren. Argazkia: SD Eibar.

Eibarrek Annelie Leitner eskuin alboko defentsa fitxatu du, hurrengo bi denboraldietarako, 2025era arte, Gipuzkoako taldeak ostegunean jakitera eman duenez.

Leitner, Eibarrek nabarmendu duenez, DUX Logroñotik iritsi da talde armaginera. Bertan, 2022-23 denboraldian, Ligako partida guztiak jokatu zituen, 30, gol bat sartu zuen, eta lau gol pase eman zizkien taldekideei.

Leitnerrek, Eibarren esanetan, gaitasun handia du erasora jotzeko, eta oso indartsua da; gainera, ezker hegalean ere zelairatzeko modukoa da. Internazionala da, Austriako selekzioarekin.