Eibar
F Liga
Eibarrek galdu egin du Sevillan, lehen itzuli onari amaiera eman dion partidan
EITB MEDIA
Yerai Martinen taldeak 3-0 galdu zuen Sevillaren kontrako partida, nahiz eta lehen zatian ondo jokatu. Realak, bestetik, azken minutuan berdinketa lortu zuen Zubietan, eta Athleticek galdu egin zuen Lezaman, Real Madrilen aurrean.
-
F Ligako Sevilla-Eibar partidako irudia. @sdeibar
Eibarrek 3-0 galdu zuen igandean Sevillaren kontra, F Ligako lehen itzuliko azken partidan. Hala amaitu zuten armaginek lehen mailarako itzuleraren denboraldiaren hasiera. Yerai Martinek gidatzen duen taldea hamabigarren dago sailkapenean, 13 puntu eskuratuta, jaitsiera postuetatik 6 puntura.
Entrenatzaile andoaindarrak X sarean egindako adierazpenenetan azaldu zuenez, taldeak partida ona egin zuen, emaitzak hala islatu ez arren. Jokalariak zoriontzeko ere aprobetxatu zuen mezua, ez bakarrik Sevillaren aurkako lehian egindako ahaleginagatik eta lanagatik, baita lehen itzuli osoagatik ere.
¿¿ Yerai Martin : “Quiero felicitar a las jugadoras no sólo por el trabajo realizado hoy sino por toda la primera vuelta.”#EibarFem | #BetiArmaginak ¿¿ pic.twitter.com/VJtGe79GsD
— SD Eibar (@SDEibar) January 28, 2024
Realak, bestetik, bana berdindu zuen Zubietan, Madrid CFFren aurka, azken minutuan Jensenek sartutako gol bati esker. Madrildarren gola Leek egin zuen, 18. minutuan. Natalia Arroyoren taldea zazpigarren dago F Ligan, 22 punturekin.
Euskal taldeen emaitzen errepasoarekin jarraituz, Athleticek 0-1 galdu zuen Lezaman, Real Madrilen aurreko lehian, F Ligako 15. jardunaldian. Partidako gol bakarra Naomi Fellerrek egin du, 43. minutuan. Zuri-gorriak zortzigarren daude sailkapenean.