Munduko futbol txapelketa
2026ko Munduko Txapelketa
Espainiak Uruguai, Saudi Arabia eta Cabo Verde izango ditu aurkari 2026ko Munduko Txapelketako H multzoan
I. G. | EITB
H Multzoko partidak Miami, Atlanta eta Houstonen (Estatu Batuak) eta Guadalajaran (Mexiko) jokatuko dira.
-
2026ko Munduko Txapelketako multzoak. Argazkia: EFE
Espainiak Uruguai, Saudi Arabia eta Cabo Verde izango ditu aurkari 2026ko Munduko Txapelketako H multzoan, ostiral honetan Washingtongo Kennedy Zentroan egindako zozketan atera denez.
H Multzoko partidak Miami, Atlanta eta Houstonen (Estatu Batuak) eta Guadalajaran (Mexiko) jokatuko dira. Larunbatean FIFAk behin betiko egutegia eta partiden, ordutegien eta estadioen ordena iragarriko ditu.
Hauek dira zozketak utzi dituen multzoak:
A multzoa: Mexiko, Koreako Errepublika, Hegoafrika eta errepeska.
B multzoa: Kanada, Suitza, Qatar eta errepeska.
C multzoa: Brasil, Maroko, Eskozia eta Haiti.
D multzoa: AEB, Australia, Paraguai eta errepeska.
E multzoa: Alemania, Ekuador, Boli Kosta eta Curaçao.
F taldea: Herbehereak, Japonia, Tunisia eta errepeska.
G multzoa: Belgika, Iran, Egipto eta Zeelanda Berria.
H multzoa: Espainia, Uruguai, Saudi Arabia eta Cabo Verde.
I multzoa: Frantzia, Senegal, Norvegia eta errepeska.
J multzoa: Argentina, Austria, Aljeria eta Jordania.
K multzoa: Portugal, Kolonbia, Uzbekistan eta errepeska.
L multzoa: Ingalaterra, Kroazia, Panama eta Ghana.

