Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Egoera jasanezina

Hegoafrika 2010: Anabasa Frantziako selekzioan

Erredakzioa

Evra kapitainak hika-mika izan du prestatzaile fisikoarekin lan saioan eta ondorioz, jokalariek entrenamendua utzi dute.

Jokalari frantziarrek gaurko lan saiotik alde egin dute Patrice Evra euren kapitainiaren eta Robert Duverne prestatzaile fisikoaren arteko liskar baten ostean.

Liskarra berdegunean bertan izan da dozenaka zaleren aurrean, lan saioa ateak irekita burutzekoa baitzen.

Duverneren haserrearen ostean, jokoalariek eurek erabaki zuten lan saioa uztea eta aldageletarako bidea hartzea.

"Jokalariek ez dute entrenatu nahi. Lotsagarria da. Parisera itzuliko naiz eta dimisioa aurkeztuko dut", esan du Valentin Federazioko ordezkariak.

Hegoafrikako Munduko Txapelketan Frantzia erakusten ari den tentsioaren irudi berria da. Nicolas Anelkak Doménech iraindu zuen Mexicoren aurkako partidan.

Ondoren, Munduko Txapelketatik egotzi zuten Anelka, eta jokalariak –Evra eta Ribery tarteko- aurrelariaren defentsan agertu dira eta erruduna "traidorea" dela gaineratu dute.