Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

H multzoa, 2. jardunaldia

Japoniaren eta Senegalen arteko berdinketak dena erabakitzeke utzi du (2-2)

Agentziak | Erredakzioa

Sadio Mane, Takashi Inui, Moussa Wague eta Keisuke Honda izan dira partidako golegileak.

  • Inui eta Wague, partidako golegileetako bi. Argazkia: Efe.

    Inui eta Wague, partidako golegileetako bi. Argazkia: Efe.

Japoniak eta Senegalek bina egin dute partida bizia eta dibertigarria jokatu ostean, batez ere, bigarren zatian. Emaitza honen ondorioz, Errusia 2018ko H multzoan dena erabakitzeke dago oraindik eta Kolonbiak eta Poloniak ezin dute hutsik egin ondoren jokatuko duten norgehiagokan.

Sadio Manek egin du partidako lehen gola 11. minutuan, baina Takashi Inuik banakoa egin du 34.ean, gol bikaina sartuta.

Senegal aurretik jarri da berriro Moussa Waguek egindako golari esker (71. min), baina Japoniak berdinketa egin du berriro Keisuke Hondaren golarekin (78. min). Pasea Inui Eibarreko jokalariak eman dio (datorren denboraldian Betisen jokatuko du).

Bi jardunaldi jokatu ostean, Japoniak eta Senegalek launa puntu dituzte; eta Polonia eta Kolonbia H multzoko beste taldeek, berriz, 0 puntu. Gaur gauen neurtuko dituzte indarrak poloniarrek eta kolonbiarrek, Kazanen. Batek galduz gero, Munduko Txapelketatik kanpo geratuko da.

 

 

Fitxa teknikoa

2 - Japonia: Kawashima; Sakai, Yoshida, Shoji, Nagatomo; Shibasaki, Hasebe, Kagawa (Honda, 72. min), Haraguchi (Okazaki, 75. min), Inui (Usami, 87. min); eta Osako

Selekzionatzailea: Nishino Akira

2 - Senegal: Ndiaye; Sabaly, Koulibaly, S.Sane, Wague; A. Ndiaye (Kouyaté, 65. min), Papa N'Diaye (N'Doye, 81. min), Gueye; Sarr, Niang (Mame Diouf, 86. min) eta Mane

Selekzionatzailea: Aliou Cissé

Golak: 0-1, 11. min: Sané; 1-1, 34. min: Inui; 1-2, 71. min: Wague; 2-2, 78. min: Honda.