Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

MULTZOEN FASEA

Ingalaterrak eta Danimarkak garaipena lortu dute Haitiren eta Txinaren aurka D multzoko lehen jardunaldian

EITB MEDIA

Bi selekzioek 1-0 emaitzarekin irabazi dute. Ingalaterrako taldearen garaipenaren gola Georgia Stanwayk sartu du, penaltiz, eta Amalie Vangsgaardek, berriz, azken minutuan, garaipena eman dio Danimarkako selekzioari.

  • Danimarka-Txina

    Danimarka-Txina

Ingalaterrak eta Danimarkak 1-0 irabazi diete Haitiri eta Txinari, hurrenez hurren, FIFAren Munduko Kopako D multzoko lehen jardunaldian. Ingalaterrak Haitiri irabazi dio Georgia Stanwayk partida hasi eta ordu erdira egindako penalti bati esker, eta Amelie Vangsgaardek, bestalde, azken minutuan, garaipena eman dio Danimarkako selekzioari.

Sarina Wiegmanen selekzioak ez du bere bertsiorik onena erakutsi txapelketan, erasoan zein defentsan zehaztasunik gabe aritu baita. Gainera, Mary Earps atezain ingelesak geldiketa bikaina egin behar izan du Roseline Éloissainten berdinketaren gola saihesteko 81.minutuan.

Danimarkak, berriz, Txinaren aurka irabazi du Amalie Vangsgaarden golari esker. Partida berdinketan amaituko zela zirudienean, Vangsgaard zelairatu berriak buruz sartu du garaipenaren gola (90. min) eta Danimarka D multzoko lehen postuan jarri da Ingalaterrarekin berdinduta.

Dena den, partida oso parekatua izan da eta Asiako selekzioak izan ditu aukerarik onenak.