Itxi

Osasuna

LESIOA

Jon Moncayolak lesioa du ezker hankako aduktorean

Osasunako erdilariak entrenamendua utzi behar izan du minagatik, eta proba-medikoak egin eta gero, ondorioztatu dute giharretako lesioa duela.

  • Jon Moncayola. Irudia: Europa Press

    Jon Moncayola. Irudia: Europa Press

Jon Moncayola Osasunako erdilariak lesio muskularra du ezker hankako aduktorean, Nafarroako Unibertsitate Klinikan probak egin ondoren jakin denez. Jokalari gorritxoak ezin izan du osatu asteazken honetan Taxoarren egin duen entrenamendua, min hartuta ibili baita. Hori dela eta, talde teknikoak entrenamendutik atera eta osasun azterketa egin ziezaioten bidali behar izan du.

Jokalari nafarrak sendatze-prozesuari ekin dio, eta lesioaren bilakaeraren araberakoa izango da prozesu horren iraupena. Bere bajarekin, Alessio Lisciren taldeak erizaintzarako aulki bat gehiago jarri behar izan du, Torro, Budimir, Rosier eta Iker Benito ere jokatu ezinik baitzabiltza.