Osasuna
2025-2026 denboraldia
Osasunaren batzarrak 86 milioiko aurrekontua onartu du 2025-2026 denboraldirako
Agentziak | EITB
Baluarte auditoriumean bildu diren bazkide konpromisarioek eta batzarra Internet bidez jarraitu dutenek aurrekontua onartzea erabaki dute, aldeko 279 boto, kontrako 97, 54 boto zuri eta 2 baliogabe eman baitituzte.
-
Luis Sabalza Argazkia: EFE
Osasunaren Batzarrak 86 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025-2026 denboraldirako, gehiengo zabalarekin. Hori dela eta, inoiz izan duen aurrekonturik handiena izango du Luis Sabalza buru duen erakundeak.
Baluarte auditoriumean bildu diren bazkide konpromisarioek eta batzarra Internet bidez jarraitu dutenek aurrekontua onartzea erabaki dute, aldeko 279 boto, kontrako 97, 54 boto zuri eta 2 baliogabe eman baitituzte.
Sabalza presidenteak adierazi duenez, "Osasuna zazpi denboraldi bikain egitetik badator, kirol kudeaketa bikain baten emaitza da. Uste dut hori ukaezina dela. Hala ere, apaltasun nahikoa dugu nor garen ez ahazteko".
Halaber, horren esanetan, Osasunak 31,6 milioi ordaindu zituen zergetan aurreko denboraldian, gehienak Foru Ogasunari. Azken hamarkadan, berriz, 210 milioi ordaindu ditu zergetan.
Aurretik, Rafa Saenz Osasunako finantza zuzendariak 2024-2025 denboraldiko kontuak azaldu, eta 2 milioi euroko irabaziak izan dituztela jakinarazi du. Aldeko 289 boto, kontrako 79, 51 boto zuri eta 10 baliogabe bildu dituzte.

