Osasuna
Entrenamendua
Valentin Rosierrek taldekideekin entrenatu du, Taxoaren
EITB
Osasunako jokalariak taldekideekin entrenatu ahal izan du, hilabete eta erdi baino gehiago lesionatuta eman ondoren; horrela, hurrengo astelehenean da berriz jokatzekoa, Levanteren aurkako partidan.
-
Valentin Rosier; IRUDIA: EUROPA PRESS
Osasunak Taxoaren entrenatu du, Valentin Rosier gainerako jokalariekin izan dela, hilabete eta erdi baino gehiago lesionatuta eman ondoren. Hala, Nafarroako taldeko jokalariak astelehenean jokatzeko aukerak izanen ditu, Levanteren aurka.
Atzelari frantziarraren itzulera aurreratzen ari dela dirudi; izan ere, urtarrilerako aurreikusita zegoen eta. Ehuneko ehunean egon ez arren, Levanteren aurka minutuak izan ahalko lituzke.
Gainera, Ante Budimirrek bere lan plan espezifikoarekin jarraitu du, eta Kike Barjak bakarka entrenatu du, eskuineko hankako iskiotibialean giharretako mina zuen eta; Errege Kopan Ebroren aurkako partidan agertu zitzaion, lehenengo zatian. Era berean, Iker Benitok bere lesioaren sendatze-prozesuarekin jarraitu du.

