Osasuna
Igandean, 12:00etan
Osasuna-Getafe, jaitsiera postuetatik aldentzeko lehia
Erredakzioa
Gorritxoek talde madrildarra izango du aurkari igande honetan (12:00etan) Sadarren. Bolada txarrari amaiera eman nahi diote bi taldeek.
-
Lehen itzuliko Getafe-Osasuna partidako irudia. Argazkia: EFE
Osasunak Getaferen izango du aurkari igande honetan (12:00etan) Sadarren. Partida garrantzitsua izango da bi taldeentzat. Gorritxoek 22 puntu dituzte eta jaitsiera postuetatik bi puntura daude. Getafek, aldiz, 25 puntu ditu, jaitsiera postuetatik bost puntura.
Azken bi partidak galdu egin dite Osasunak. Athleticen aurka jipoia jaso zuen (1-5) eta Vila-realen aurka 3-1 galdu zuen iragan astelehenean. Bi partidatan zortzi gol jaso dite Osasunak, eta defentsako lana hobetzea izango da helburua. Norgehiagoka honetarako zigortuta egon diren Alejandro Arribas eta Gato Silva berreskuratuko dite Javi Graciak. Biak hasierako hamaikakoan izango dira, eta Oriol Rierak ere hasieratik jokatuko duela dirudi.
Ustezko hamaikakoak:
Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Loties, Arribas, Damia; Silva, Lolo; Cejudo, De las Cuevas, Armenteros; eta Oriol Riera.
Getafe: Moya; Arroyo, Rafa, Lisandro, Roberto Lago; Borja, Mosquera; Pedro Leon, Sarabia, Diego Castro; eta Ciprian.
Epailea: Gonzalez Gonzalez.
Zelaia: Sadar.
Ordua: 12:00etan.