Itxi

Osasuna

Lesionatuta

Miguel Flañok denboraldi osoa galduko du lesio batengatik

Agentziak | Erredakzioa

Gorritxoen kapitainak ezker belaunaren aurreko lotailu gurutzatua guztiz hautsita dauka. Oraindik ez dakite noiz egingo dioten ebakuntza.

  • Flaño Bartzelonaren aurkako neuketan lesionatu zen / EFE.

    Flaño Bartzelonaren aurkako neuketan lesionatu zen / EFE.

Miguel Flañok guztiz hautsita du ezker belaunaren aurreko lotailu gurutzatua, eta ebakuntza egin behar izango diote. Denboraldi osoa galduko du. Gainera, barruko meniskoaren atzeko adarra minduta dauka.

Jokalari gorritxoa Bartzelonaren aurkako partidan lesionatu zen, larunbatean Sadarren.

Osasunak Flañoren lesioaren ondorioak azterketa medikoen osteko komunikatu batean esan ditu. Atzeko erdilaria ebakuntzaren zain dago.

aren zain dago.

aren zain dago.