Itxi

Osasuna

Ostiralean, 20:45ean

Malagari irabazi eta bide onari heldu nahi dio Osasunak

Agentziak | Erredakzioa

Andaluziarrak ere ez daude momenturik onenean: bi hilabete daramatzate garaipenik lortu gabe. Azken sei partidetatik lau  galdu eta bi berdindu dituzte.

  • Petar Vasiljevic, Osasunako entrenatzailea. Argazkia: Efe.

    Petar Vasiljevic, Osasunako entrenatzailea. Argazkia: Efe.

Osasunak Lehen Mailari eusteko bideari ekin nahi dio eta horretarako Malagari irabazi behar dio Sadarren, Ligako bigarren itzuliko lehen partidan.

Andaluziarrek ez dute etxetik kanpo neurketarik irabazi, eta nafarrek, berriz, ez dute etxean garaipenik lortu. Gorritxoek hiru puntu bakarrik lortu dituzte Sadarren jokatutako 10 partiduetan. Osasuna Lehen Mailako talderik ahulena da bere etxean.

Vasiljevicen taldeak fitxaketa bat egin berri du neguko merkatuan: Nikola Vujadinovic atzelaria, baina ez du ostiralean jokatuko. Montenegroko jokalaria duela bi urte ere talde gorritxoan izan zen.

Malaga ere, krisian

Malagak bi hilabete daramatza garaipenik lortu gabe: azken sei partidetatik lau galdu eta bi berdindu dituzte.

Andaluziarrek ez dute oraindik partidarik irabazi Marcelo Romero entrenatzaile berriaren aginduetara. Hiru porrot jaso dituzte: Celtarekin (3-1), Realarekin (0-2) eta Real Madrilekin (2-1).

 

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Mario; Unai García o Tano, Oier, David García; Alex Berenguer, Imanol García, Roberto Torres, Causic, Clerc; Sergio León eta Oriol Riera.

Malaga: Kameni; Rosales, Luis Muñoz, Villanueva, Juan Carlos; Juanpi, Camacho, Recio, 'Chory' Castro; Fornals eta Peñaranda.

Epailea: Rucardo de Burgos Bengoetxea (Euskadiko batzordekoa).

Estadioa: Sadar

Ordua: 20.45ean

a: 20.45ean