Osasuna
Larunbatean, 18:30ean
Osasunak erronka zaila du Vicente Calderonen
Agentziak | Erredakzioa
Vasiljevicen gizonek azken bi partidak irabazi dituzte. Salbazioa 10 puntura dute orain.
-
Osasuna eta Atletico, Sadarren jokatutako partidan. Argazkia: Efe.
Osasunak Atletico Madrilekin jokatuko du larunbatean, salbazioa lortzeko azken aukera urriak aprobetxatzeko helburuarekin. Nafarrek azken bi partidak irabazi dituzte, denboraldiko boladarik onenean dira.
"Sailkapenean azkenak gara. Ezin dugu egoera puztu, baina emaitzek egindako lana sendotzen dute.Taldeak hobekuntza agertu du, baina emaitzak dira garrantzitsuak. Punturik lortzen ez baduzu, ez du ezertarako balio", esan du Petar Vasiljevic nafarren entrenatzaileak.
Osasunak 10 puntura dauka salbazioa, baina ez du ia denborarik helburu hori lortzeko. Lehen Mailan jarraitzea benetan zail dute gorritxoek. "Ia presiorik gabe goaz. Azkenean, puntuak lortzeko beharra dugu", esan du entrenatzaileak.
ntrenatzaileak.