Itxi

Osasuna

Batzar Nagusia

Osasunako hauteskundeak azaroaren 18an edo 19an egingo dira

Erredakzioa

Hala erabaki dute bazkideek Batzar Nagusian. Asteburu horretako partidaren eguna jakiten denean zehaztuko dute data zehatza. Aurrekontuak ere onartu dituzte bazkideek.

  • Osasunako Batzar Nagusia. Argazkia: CA Osasuna

    Osasunako Batzar Nagusia. Argazkia: CA Osasuna

Osasunak igande honetan egin du Batzar Nagusia, eta azaroaren 18an edo 19an egingo dira klubaren presidentetzarako hauteskundeak. Hala erabaki dute bazkideek. Asteburu horretako Osasuna-Alcorcon partidaren data eta ordutegia zehazten den egunean emango dute jakitera data zehatza. Luis Sabalza presidenteak esan du hauteskundeetara aurkeztuko dela.

Bazkide konpromisarioek Luis Zabalza presidenteak zuzentzen duen zuzendaritzak aurkeztutako aurrekontuak onartu dituzte. Aurreko denboraldian 20 milioi euroko etekin gordina izan du Osasunak. Bazkideek onatu egin dituzte kontuak aldeko 207 botorekin, aurkako 16 botorekin, 16 abstentziorekin eta 3 boto baliogaberekin.

Horrez gain, bazkideek denboraldi honetarako aurrekontua onartu dute, Osasunak 28 milioi euroko gastuak eta 33 milioi euroko diru-sarrerak aurkeztu ditu, 4,8 milioi euroko etekin gordinarekin. Aurrekontuak onartu egin dituzte aldeko 194 botorekin, aurkako 18 botorekin, 21 abstentziorekin eta boto baliogabe batekin.

iogabe batekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Osasuna