Itxi

Osasuna

0-0

Osasunak golik gabeko berdinketa lortu du Granadaren aurka

Erredakzioa

Talde gorritxoak puntu bat eskuratu du Sadarren, talde andaluziarraren aurka 0-0 berdinduta.

  • Osasuna-Granada. Argazkia: CA Osauna

    Osasuna-Granada (0-0). Argazkia: CA Osauna

Osasunak golik gabe berdindu du Granadaren aurka (0-0) Sadarren. Puntu horri esker, talde andaluziarra da Bigarren Mailako liderra, 23 punturekin; Lugok ere 23 puntu ditu, eta Osasuna laugarren dago (22 puntu), Sportingek (hirugarren) eta Numantziak (bosgarren) puntu berberak dituztela.

Neurketa bizia eta parekatua izan da. Bi taldeek izan dituzte golak sartzeko abaguneak, baina ez dute aurkariaren ate aurrean asmatu. Oierrek sare barrura bidali du errematea lehen zatian, baina jokoz kanpo egon da, eta epaileak baliorik gabe utzi du gola.

Fitxa teknikoa:

0 - Osasuna: Sergio Herrera; Lillo, Aridane, Oier, Clerc; Sebas Coris (De las Cuevas, 67. min), Lucas Torro, Fausto Tienza, Roberto Torres; Quique eta David Rodríguez (Xisco, 61. min).

0 - Granada: Javi Varas; Victor Diaz, Chico Flores, Saunier, Alex Martínez; Alberto Martin, Montoro; Pedro (Quini, 89. min), Espinosa (Kunde, 82. min), Machís; eta Joselu (Rey Manaj, 70. min).

Epailea: Pulido Santana.

Pulido Santana.