Publizitatea
Itxi

2018/12/13

19:27

Osasuna

Zigorrak

Sadar hilabetez ixtea eskatu du Indarkeriaren Aurkako Batzordeak

AGENTZIAK | ERREDAKZOA

Halaber, Athletic – Real partidaren atsedenaldian istiluak eragin zituzten bi zale zigortzea proposatu du ere.

  • Sadar futbol-zelaia

    Sadar futbol-zelaia bere 50. urteurrenaren ospakizunean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Indarkeriaren Aurkako Batzordeak ostegun honetan jakitera eman duenez, Sadar futbol-zelaia hilabetez ixtea eta Osasunari 200.000 euroko isuna ezartzea proposatu du, oso larritzat jo duen egoera batengatik.

Izan ere, aipatu batzordearen arabera, "zenbait deliturengatik zigor penalak dituzten Indar Gorriko hainbat kide bazkide gisa ditu oraindik Osasunak, eta horietako batzuei zelaian sartzea utzi die aurtengo denboraldian".

Osasunaren erantzuna

Bere aldetik, Osasunak ohar bat atera du zigor-proposamenaren aurrean bere desadostasuna adierazteko. Hartara, klub gorritxoak adierazi duenez, "azaroaren 2an zelaian sartu ezin direla jakinarazi zien zigortuta dauden pertsona horiei, eta beharrezkoak diren neurri guztiak jarri ditu martxan Segurtasun Indarren jarraibideak betetzeko".

Aldi berean, Osasunak gaineratu du inork ez diola eskatu aipatu pertsonei bazkide izatea eragotzi behar dienik.

Athletic – Real partidako bi ikusleri, isuna

Horrez gain, Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Athletic – Real partidaren atsedenaldian istiluak eragin zituzten bi zale zigortzea proposatu du ere. Batzordeak plazaratu duen oharrean jasotzen denez, bi zale horiek "irain eta mehatxu larriak bota zituzten etxeko zaleen aurka". Hain justu ere, 4.000 euroko isuna ezarri nahi die,

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;