Itxi

Osasuna

Liga123

Osasunak itxaron egin beharko du igoera lortzeko

Agentziak | Erredakzioa

Albacetek Rayo Majadahondak galtzea behar zuten gorritxoek, baina Mantxako taldea 2-3 gailendu da.

  • Osasuna, 1. Mailara begira. EFE

    Osasuna, 1. Mailara begira. EFE

Osasunak Lehen Mailara igotzeko aukerak zituen jardunaldi honetan, baina, horretarako, bi baldintza bete behar ziren. Horietako bat nafarren alde egin zuen larunbatean, Nasticek 2-1 irabazi baitzion Mallorcari

Haatik, bigarren albiste onak Albaceteren porrotetik etorri behar zuen, eta bigarren hori ez da bete; izan ere, Mantxako taldeak 2-3 gailendu baitzaioi Rayo Majadahondari. Albacetekoak azkar asko jarri dira 0-3 irabazten, eta madrildarrek markagailua estutut badute ere, ez dira guztiz iraultzeko gai izan.

Horrenbestez, Osasunak datorren jardunaldira arte itxaron beharko du mailaz igotzeko ametsa bete dadin. Orduan, nahikoa luke Cadizen aurkako igandeko bere neurketa irabaztea igoera erdiesteko, beste inoren emaitzei begira egon gabe.

38. jardunaldia

Maiatzak 10, ostirala

Granada - Tenerife, 2-1

Maiatzak 11, larunbata

Sporting - Lugo, 0-0

Nastic - Mallorca 2-1

Extremadura - Zaragoza, 0-3

Numantzia - Alcorcon, 2-0

Maiatzak 12, igandea

Almería - Elx, 5-3

Rayo Majadahonda - Albacete, 2-3

Deportivo - Cadiz, 1-1

Las Palmas - Kordoba (20:00)

Maiatzak 13, astelehena

Malaga - Oviedo (21:00)

Osasuna - Reus 1-0 (Reus zigortuta)