Itxi

Osasuna

Argentinarra

Osasunak Facundo Roncaglia atzelaria fitxatu du

Agentziak | Erredakzioa

Iragan denboraldian Valentzia taldearekin jokatu zuen, Celtak utzita. Mestallakoekin, Errege Kopa irabazi eta Txapeldunen Ligan jokatzeko sailkatzea lortu zuen.

  • Facundo Roncaglia jokalari argentinarra

    Facundo Roncaglia jokalari argentinarra Argazkia: @CAOsasuna

Osasunak Facundo Roncaglia argentinarra fitxatu du, Celtarekin akordioa egin ostean. Roncagliak nafarren atzeko lerroa indartuko du.

Osasunak 250.000 euro ordainduko ditu, eta 500.000 izan litezke, aldagai batzuen arabera. Jokalariak 2020ra arteko kontratua sinatuko du, eta 10 milioi euroko etete-klausula izango du.

Facundo Sebastian Roncaglia (1987, Chajarí, Argentina) esperientzia handiko atzelaria da, eta erdian zein hegaletan jokatu dezake, ezkerrean zein eskuinean.

Aurretik, Boca Juniors, Espanyol, Estudiantes, Fiorentina eta Genova taldeetan aritu da.

2016-2017 denboraldian Espainiara itzuli zen Celtarekin jokatzeko. Galiziako taldearen jokalaria izan da orain arte, baina Valentzian jokatu du abendutik, Celtak utzita. Valentziarrekin Errege Kopa irabazi du eta Txapeldunen Liga jokatzeko sailkatu da.