Itxi

Osasuna

Gaur, 21:00etan

Granada eta Osasuna, elkarren aurka, Lehen Mailara egindako itzuleran

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

11 puntu ditu talde gorritxoak eta hamaikagarren postuan dago Santander Ligako sailkapen orokorrean. Granadak bestalde, 14 puntu ditu eta laugarren postuan dago.

  • Chimy Avila Vila-realeko defentsa baten presiopean

    Osasunak irabazi egin zion Vila-reali aurreko jardunaldian. Argazkia: EFE

Granadak eta Osasunak elkarren aurka jokatuko dute gaur LaLigako bederatzigarren jardunaldiari hasiera emanez. Sentsazio onekin ekin diete biek ala biek Lehen Mailako igoerari.

Granadak, batik bat, 14 puntu ditu jada eta sailkapeneko laugarren postuan kokatzen da, nahiz eta jardunaldian Real Madrilen aurka porrota jaso zuen (4-2).

Osasunak bestalde, garaipena eskuratu zuen azken jardunaldian Vila-realen aurka jokatutako norgehiagokan eta sentsazio onei eutsi nahi die ostiral honetako partida irabazita, Granadak baino hiru puntu gutxiago dituen arren.

Jagoba Arrasate entrenatzailearen hitzetan, "denboraldiko neurketarik konplikatuenetako bat izango dela azpimarratu nahiko nuke, hala ere, jarraipena eman nahi diogu azken jardunaldian lortutako garaipen eta puntu sortari".

11 puntu ditu Osasunak eta hamaikagarren postuan dago Santander Ligako sailkapen orokorrean, bi garaipen, bost berdinketa eta Real Madrilen aurka jasotako porrotarekin.

Hamaikako posibleak:

Granada: Rui Silva, Victor Díaz, Domingos Duarte, Martinez, Carlos Neva, Gonalons, Yangel Herrera, Azeez, Antonio Puertas, Machis eta Soldado.

Osasuna: Ruben, Nacho Vidal, Roncaglia, Aridane, Estupiñan, Roberto Torres, Oier, Fran Merida, Ruben Garcia edo Brandon, Adrian eta Chimy Avila.

Epailea: Xavier Estrada Fernandez

Futbol-zelaia: Nuevo Los Carmenes

Ordua: 21:00.