Itxi

Osasuna

Zigorrak

Lehiaketa Batzordeak bi partidako zigorra ezarri die Arrasate eta Roncagliari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Batak zein besteak txartel gorri zuzena ikusi zuten Realaren aurkako partidan.

  • Jagoba Arrasate, Realaren aurkako partidan.

    Jagoba Arrasate, Realaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak bi partidako zigorra ezarri die ostiral honetan Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileari eta Facundo Roncaglia jokalari gorritxoari. Batak zein besteak txartel gorri zuzena ikusi zuten azken jardunaldiko Realaren aurkako partidan (3-4).

Defentsa argentinarra Robin Le Normand atzelari txuri-urdinari aurpegian ukondokada bat eman ostean kanporatu zuen epaileak. Entrenatzaile bizkaitarra, berriz, David Medie Jimenez partidako arbitroak aldageletara bidali zuen berak hartutako erabakietako baten aurka, "1. laguntzaileari eta laugarren epaileari garrasika eta keinuka" protesta egiteagatik, partidako aktan jasotzen denez.