Itxi

Osasuna

NEGUKO MERKATUA

Lillok Osasuna utzi du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Alacantarrak Israeleko Maccabi Haifa taldean jokatuko du. 2017an iritsi zen Iruñera eta 63 bider jantzi du elastiko gorritxoa.

  • Lillo

    Lillo. Argazkia: Osasuna

Lillo futbolariak eta Osasunak akordioa lortu dute jokalariak taldea uzteko, kontratua baitzuen aurtengo ekainera arte. Israeleko Maccabi Haifan jokatuko du.

Alacantarra 2017an iritsi zen askatasun kartarekin, aurretik Real Sportingen jokatu ondoren. Ordutik, 63 partida jokatu ditu elastiko gorritxoarekin, 57 Laligan, 4 Liga Santanderren eta 2 Errege Kopan.

Aurreko denboraldian igoera lortu zuen taldearen zati garrantzitsua izan zen.

Klubak eskerrak eman nahi dizkio Lillori egindako ekarpenagatik, eta zorte handia opa dio bere etorkizun profesionalean.