Itxi

Osasuna

Kooronabirusa kirolean

Osasunak talde guztien jarduera bertan behera utziko duela iragarri du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde guztien jarduera bertan behera uzteko erabakia hartu du, lehen taldea barne, ostiral honetatik hasita.

  • Osasunako jokalariak gol bat ospatzen, aurtengo denboraldian.

    Osasunako jokalariak gol bat ospatzen, aurtengo denboraldian. Argazkia: EFE

Osasunak, koronabirusarekin lotuta azken orduetan izan diren gertakariak eta agintariek iragarritako neurriak ikusita, talde guztien jarduera bertan behera uzteko erabakia hartu du, lehen taldea barne, ostiral honetatik hasita.

Klubaren instalazioek, Sadarren zein Taxoaren, ez dute jarduerarik izango. Hala jakinarazi du Iruñeko taldeak ohar baten bidez.

Taxoareko instalazioetan, ezinbesteko mantentze-lanak egingo dira soilik, eta eten egingo dira datorren asterako aurreikusita zeuden lehen taldearen entrenamenduak.

Datozen egunetan, ez da inongo jarduerarik egingo aipatu instalazioetan, eta bulegoen arloko langileek etxetik egingo dute lan.

Sadar estadioari dagokionez, bertako jarduerak eten egingo dira une horretatik aurrera, eta telelana ezarriko da. Presentzia fisikoa erabat ezinbestekoa den gaietara murriztuko da.