Osasuna
ERREGE KOPA
Bartzelonak Kopako partiduen ordena aldatu nahi du
ERREDAKZIOA
Bartzelonak Camp Nou zelaiko soropila aldatu nahi du, eta horren ondorioz, Futbol Federazioari Errege Kopako neurketen ordenari buelta emateko eskatuko dio.
-
Osasunako presidentea komunikabideekin. Argazkia: EFE.
Bartzelonak joan eta etorriko partiduen ordena aldatu nahi du. Modu horretan, Kataluniako taldeak itzuliko neurketa Camp Noun jokatu nahi du urtarrilaren 11 edo 12ean eta ez, aldiz, urtarrilaren 4ean, hasiera batean planifikatuta zegoenaren ordez.
Camp Nouko soropila abenduaren 29rako prest egongo litzatekeen arren, taldeko arduradunek berdegune berria ondo finkatzea nahi dute. Lehenengo eta behin, soropil zaharra kendu eta zorupea prestatu eta lur-eremua egonkortuko dute. Prozesu hau bukatua soropil berria ezarriko dute.
Aldaketak kalte egiten dio talde gorritxoari, itzuliko neurketa etxetik kanpo jokatu beharko lukeelako.