Itxi

Osasuna

2026ra arte sinatu du

Osasunak Jesus Areso fitxatu du

A. B. E. | EITB Media

Jokalariak kontratua bukatu du Athleticekin eta 2026ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua talde gorritxoarekin. 12 milioi euroko etete-klausula izango du.

0:20
Jesus Areso

Osasunak Jesus Areso fitxatu du 2026ko ekainaren 30era arte. Jokalariari amaitu egin zaio Athleticekin zuen kontratua, eta talde gorritxoarekin ariko da datorren denboralditik aurrera.

Cascanteko jokalaria Osasunaren harrobian hazitakoa da, eta bost denboraldirako kontratua sinatu du Nafarroako taldearekin. Aresoren etete-klausula 12 milioi eurokoa izango da.

Horrenbestez, Jesus Areso 2017ra arte bere taldea izan zenera itzuliko da. Urte horretan fitxatu zuen Athleticek bigarren talderako, 450.000 euro ordainduta.