Itxi

Osasuna

Agurra

Oier Sanjurjok ez du Osasunan jarraituko datorren denboraldian

EITB MEDIA

Harrobiko jokalariak klubaren historian partida ofizial gehien jokatu dituen seigarren jokalaria izango da.

  • Oier Sanjurjo, Osasunako kapitaina. Argazkia: @caosasuna_eus

    Oier Sanjurjo, Osasunako kapitaina. Argazkia: @caosasuna_eus

Oier Sanjurjok ez du Iruñeako taldean jarraituko datorren denboraldian; hala jakinarazi du Osasunak. Harrobiko jokalariak futbolari gorritxoa izateari utziko dio, lehen taldean hamalau denboraldi egon ondoren.

Oier Sanjurjo Maté (1986, Lizarra) Osasunako kapitaina da. Izarra Kirol Elkartetik iritsi zen taldera, eta urte luzeak igaro ditu klubaren elastikoa defendatzen. Amaiera emango dio futbolari gorritxoa izateari, entitatearen historian partida gehien jokatu dituen seigarren jokalaria izanik. Gaur egun, 353 neurketa ofizial egiten ditu, eta baliteke partida horiei denboraldiaren azken txanpan parte hartze gehiago gehitzea.